ONGI ETORRI

Orrialdeak

2010/09/17

Jamendo eta google bideoak: neurriak aldatzen

Sartu nahi dugun bideoa edo audioa nahi dugun neurrira egokitu dezakegu. Horretarako egin behar duguna hauxe da:
Topatu behar dugu HTML edizioan neurria islatzen den testu zatia, adibidez: height="480" width="385" eta bertan daudenak aldatu (birritan agertzen dira eta bietan aldatu behar dira. Orain height="240" width="190" eta emaitza honelakoa da:




2010/09/05

Ikasturte informatiko berria

Aupa guztiok:
Jakin badakit aurreko ikasturtean gauza mordoa egin zenituztela. Ikasturte honetan, hasieran, horren berri emango didazue eta denon artean ekingo diogu blog berri bat eratzeari. Lehenengo "lana" edo, zuek blog berriaren jarraitzaile eta egile egitea izango da.

Jarraitzaile/egile bilakatzeko prozedura

Lehenengo eta behin, gmail kontu bat izan beharko duzue. Gero, niri kontuaren berri eman eta jarraitzailea izateko gonbidapena bidaliko dizuet. Hori eginda, zuek onartu eta jarraitzaileak eta blog honetako idazleak izango zarete nik baimena eman ostean.
Honela, blogean publikatzeko aukera izango duzue.